XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer dago ostian Mezerdiko itzak esan ezkero? Jesukristoren gorputza, bere odol, anima, Jaungoikotasun ta guzti dago Osti Donean, Mezerdiko itzak esanezkero.

Zer dago kalizan, Mezerdiko itzak esan baño len? Ardo pixka bat ur-tanto batzuekin dago kalizan Mezerdiko itzak esan baño len.

Zer dago kalizan, Mezerdiko itzak esan ezkero? Jesukristoren odola, bere gorputz, anima, Jaungoikotasun ta guzti dago kalizan, Mezerdiko itzak esanezkero.

Beraz, Mezerdiko itzak esanezkero Jesukristo osorik dago Ostian eta Kalizan? Mezerdiko itzak esanezkero, Jesukristo osorik dago osti osoan eta osorik osti-puxka bakoitzean, eta berdin kalizan.

Ogia ta ardoa, noiz biurtzen dira Jesukristoren gorputz eta odol? Apaizak Mezerdiko itzak esanaz batean, biurtzen dira ogia ta ardoa Jesukristoren gorputz eta odol.